Komertzianteen elkarretaratzea

ttipi-ttapa 2006ko api. 27a, 14:07

Doneztebeko komertzianteek elkarretaratzea egin zuten martxoaren 10ean udaletxe aitzinean. Bertan, Karrika Nagusian jarritako zutabeak kentzea eta trafikoa eta aparkalekuak arautzeko orduan, beraiek ere kontuan hartzea eskatu zuten. Doneztebe zerbitzuen herri bat dela eta inguruko herrietako bezeroak ere hurbiltzen direlakontuan hartzea eskatu diote Udalari. Merkatariek jakinarazi dutenez, udalarekin elkarlanean aritzeko prest daude, denen artean denentzako egokia den soluzioa bilatzeko. Autoetan herriguneraino eta autoa kanpoaldean utzita oinez hurbiltzen direnen mugikortasuna, herritarren interesekin nolabait uztatu nahi dituzte merkatariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun