Ulibeltzak elkarteko bertso saioa ETBn emanen dute

Jaione OTXANDORENA 2006ko uzt. 20a, 13:11

Urtero bezala, Antzakaitz kultur taldeak asteburu kulturala antolatu du martxoaren 25 eta 26rako. Martxoaren 25ean, goizeko 10:30etan haurrekin Herri Kirolak eta jokoak izanen dira; 11:30etan haur eta gurasoendako bideo emanaldia goiko eskolan; 12:00etan paella txapelketa; 13:30etan bazkaria, eta 16:00etan Gazte Jokoak, eguraldiaren arabera, frontoian edo eliz atariko belagian izanen dira ekitaldi hauek. 16:00etatik 18:30etara gaztelu puzgarriak eta jokoak frontoiko plazan, eta bitartean, 17:30ak aldera, toki berean txokolatada izanen da. 18:00etan trikipoteoa herrian barna, eta 22:00ak aldera, kanpineko ostatuan, afaria, kantu zahar eta trikitixaz animaturik. Igandean, martxoaren 26an, 10:00etatik 19:00etara herriko emakumeek egindako eskulanen erakusketa eta argazki zaharren erakusketak ikusgai egonen dira Ulibeltzak elkartean. 17:00etan mus txapelketa Itturburu ostatuan. Aurtengo asteburu kulturalari bukaera emateko, 19:00etan, zare eder baten zozketa eginen da Ulibeltzak elkartean. Ulibeltzak Mendi taldearen hurrengo ateraldia Ulibeltzak mendi taldearen hurrengo ateraldia, martxoaren 19an izanen da, Baztanen dagoen Irubelakaskoa, 957 metrotako mendira. Irteera goizeko 8:00 tan izanen da Itturburu ostatutik. Joan den martxoaren 4an izandako bertso afarian lagun askorik bildu ez bazen ere, 32 denetara, giro pollita izan zen Ulibeltzak elkartean. Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluzek saio bixi eta animatua egin zuten eta askotan barre algara dexente eragin ere bertan bildu zirenei. 23:30etan hasi eta goizeko ordubiak arte luzatu zen bertso saioa, tartean atsedenaldi txiki bat egin zutelarik. «Hitzetik hortzera» Euskal Telebistako saioko kamarak ere egon ziren bertso saio guztia grabatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun