Apirilaren 2an Ospitaleko antzokian hitzaldi-argazki emanaldia izan zen. “Follow the women” (“jarraitu emakumeei”) taldekoak diren Zuriñe Arruazu eta Nerea Marinek bizikletaz Palestinara egindako bidaia aurkeztu zuten. Bidai honetan hainbat naziotako 130 emakumek parte hartu zuten (5 euskaldun), bizikletaz Siria, Libano, Jordania eta Palestina kurrituz. Martxa hunen helburua nazio horietako emakumeen egoera ezagutzea izan da eta aldi berean gurera ezagupen hori ekartzea.