Eskual Titiriteroen seigarren Topaketa apirilaren 22 eta 23an eginen da

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 18:21

Kilimiliklik talde ohiaren bideoa ikusgai izanen da igandean

Eskual Titiriteroen 6. topaketa apirilaren 22 eta 23ko asteburuan ospatuko da, eta larunbata goizeko 11tan hasiz eta igandean arratsaldeko 6etan finituz, 13 talde ikusteko aukera izanen duzue. Emanaldiak Ospitalean, “Sorginak” antzokian eta karriketan izanen dira, denak doan. Honetaz gain larunbatean Ospitalean “Centro de Títeres” erakusketa izanen da eta haurrendako tailerrak. Eta berezitasun bezala, igandean arratsaldeko 6etan “Kilimiliklik” talde ohiaren “Sorginak” antzezlanaren bideoa eskeiniko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun