Nafarroako Kutxa «Tu eliges: tu decides» egitasmoan murgildua dago. Honen bitartez, elkarte bakoitzari Nafarroako Kutxak emanen dion dirulaguntza bere bezeroen erabakiaren esku uzten du. Aurkeztu diren proiektu guztien artean Erreka kirol elkartearena dago. Proiektu hau, Errekaren ohiko sekzioetan lan egitean datza: eskubaloia, judo eta pilota (170 gazte inguruk parte hartzen dute sekzio hauetan urte osoan). Horretaz gain, bertze ekitaldiak ere antolatzen ditu Errekak: herri krossa, udako kirol eskola, pala txapelketa, Javierada eta Formigalera autobusak, frontenis eta futbitoko herri txapelketak, Mendiaren Eguna…
Errekako kontuetaz ari garenez, elkarteak hamekagarren aldiz paleta-goma txapelketa antolatu du, Udalaren eta zenbait erakunderen laguntzaz. Izen emateak apirilaren 28a baino lehen egin behar dira, Patxikuri deituz 17:00etatik aitzinera (653 735162 telefonora). Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Sariei dagokienez, irabazleek 240 euro, txapela eta trofeoa eskuratuko dute; azpitxapeldunek 120 euro eta trofeoak; hirugarrenek 60 euro eta trofeoak eta laugarrenek trofeoak. Maiatzean eta ekainean jokatuko dira partidak larunbat arratsaldetan. Finala oraindik zehaztu gabe badago ere, San Pedro besten barnean jokatuko da.