Hiru etxetik batek Bizi Garbiaren konpostagailu bat baliatzen du sukaldeko eta baratzeko zikinak biltzeko

Franck DOLOSOR 2006ko api. 25a, 15:04

Zortzi kide berri sartu dira Amorroin Kofradiaren bestan

Zikinen bereiztea eta berziklatzea gustatzen zaiote senpertarreri. 2000garren urteaz geroz, konpostagailuak banatzen ditu Bizi Garbiak, gure eskualdean hondakinez arduratzen den elkargoak. Bizi Garbiaren eremuan, Basusarritik Zugarramurdiraino, 1620 etxek konpostagailu bat dute jadanik sukaldeko edo baratzeko zikinak biltzeko, hau da %20. Portzentai hori haundiagoa da Senperen hiru etxetik batek duelakotz konpostagailua. Tresna urririk eskuratzen ahal da galdea eginez Bizi Garbiari. Haurren sentsibilizazioa haunditu nahi du orain elkargo hunek. Bizi Garbiak 1500 liburuxka atera ditu bereiztea eta berziklatzea hobeki esplikatzeko gazteeri. Mila liburuxka erdaraz dira eta bertze 500 euskaraz.

Gazteeri erakutsi nahi zaie denek zerbait egin dezakegula inguramena zaintzeko eta natura laguntzeko. Liburuxka hauek akademia ikuskaritzak eta Uztaritzeko euskal kultura erakundeak plazaratu dituzte Bizi Garbiarekin elgarlanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun