Babesturiko giza lanerako teknikaria behar du Mankomunitateak

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 14:24

Malerrekako Zerbitzu Orokorreko Mankomunitateak 2006ko babesturiko giza lana eta gizarteratze arloko aktuazioak egiteko arduratzeko tekniko bat hartu nahi du aldi baterako. Beti ere lana Nafarroako Gobernuko Institutuko dirulaguntzaren menpe izanen da. Aurkezten denak Gizarte Lanaren diplomadun titulua izan beharko du eta lanaldia denbora osokoa izanen da. Euskara jakitea derrigorrezkoa da eta EGA titulua ez dutenek proba egin beharko dute apirilaren 6ko goizeko 9etan. Ondotik, proba teoriko-praktikoa izanen da interesatu guzientzat apirilaren 7ko goizeko 9etan. Interesatuak Mankomunitateko bulegoan aurkeztu beharko dute eskaera apirilaren 4ko eguerdiko 2ak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun