Mus eta partxis Magra sariketa

Joseba eta Nerea 2006ko apirilaren 25a

Joan den martxoaren 12an akabatu zen Larraburua elkartean mus eta partxiseko Magra Sariketa. Musean Santiago Olasagasti eta Gaston Lestucci izan ziren irabazleak eta magra azpia eskuratu zuten. Bigarren postuan berriz, Teodoro Iribarren eta Santiago Mitxeltorena gelditu ziren eta bizkar azpia etxeratu zuten. Partxiseko irabazleak Julia Elizalde eta Maria Esther Bereau izan ziren. Bigarren postua Mari Cruz Andueza eta Encarna Iparragirrek lortu zuten. Sari banaketa martxoaren 18an egin zen Larraburua elkartean. Partaide guztiak afari eder baten inguruan bildu ziren sariak banatu ondotik. Orain, Udaleheneko txapelketa hasiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun