Kooperatibako «gasolinera»

Joseba eta Nerea 2006ko api. 25a, 13:36

«Gasolinera», «Unidad de suministro», hornidura-unitatea izena du Usoa kooperatiban irekiko dutenak, bi gasoil mota bakarrik salduko baitituzte. Gasolineratan, berriz, produktu gehiago saltzen dituzte.

Urte bateko lanaren ondotik, datozen asteetan paratuko dute martxan. Unitate honetan A gasoila (autoentzako) eta B gasoila (kalefakziorako eta traktoreentzako) erosteko aukera izanen da. Gasoila erosteko aukera denek izanen dute, kooperatibako bazkideek eta bazkide ez direnek, eta txartelen bidez funtzionatu nahi dute. Halere, hurrengo alean emanen dugu txartel hauen inguruko informazioa. Baita «hornidura-unitate» honen inguruko informazio zabalagoa ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun