Navarra Television Sariak banatu zituzten azaroaren 17an Iruñeko Baluarten egindako jaialdian. Malerrekatik hautagai bat baino gehiago aukeratuak zituzten. Adibidez, Pueblo ejemplar (herri eredugarri) saria hartzeko hautagaietako bat Zubieta izendatua zuten, eta horren aitzakian, herritar kuadrilla animatu zen hitzordura. Horrez gain, kirol balioen sarirako, Iturengo Estefi Etxebeste harri altxatzailea izan zen hautagaietako bat eta gazte balioen sarirako Ekaitz Bertiz Sunbillako zinemagilea. Saririk gabe bueltatu ziren, baina arratsalde pasa polita egin zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.