Ferien ondotik hasiko zituztela errana zuten, eta halaxe izan da. Doneztebeko Merkatuko Plaza zaharberritzeko lanak aste honetan hasi dituzte. Aparkalekua berrantolatu, gaur egungo eraikina bota eta erabilera anitzeko espazioa sortu, platano arbolak ordezkatu, jardinerak eta bankuak paratu... Horiek egin behar dituzte.
Sasoi enpresak hartu du lanen ardura eta otsailerako akitu beharko dituzte. 485.000 euro (gehi BEZa) kostako dira, eta zati handi bat EH Bilduren bidez lortutako 300.000 euroko laguntzarekin ordainduko dute.