Roy-Boss Escenika konpainiaren mikroantzerki obra bat da, eta arrisku digitalak zein eguneroko zibersegurtasuneko gaiak lantzen ditu, modu hurbilean
Galbaraialde eraikinean eginen dute, 18:30etik 20:10era eta parte hartzeko lotura honetan eman beharko da izena.
Historia hurbila, eguneroko arriskuei buruz
Protagonista Aitor izeneko zibersegurtasuneko aditu bat da. Etxetik aritzen da telelanean, eta bere egunerokoa Roy izeneko adimen artifizial batek antolatzen dio. Eta ez hori bakarrik, bere erabakietan ere eragiten hasten da. Pieza arin eta dibertigarri honek zibersegurtasuna, phishinga, wifi sare seguruak eta bertzelako mehatxu digitalak erakusten ditu, enpatia eta umorea erabiliz.
Emanaldiaren ondotik, publikoarekin solas egiteko tartea irekiko dute. Solasaldia obraren egoeretatik abiatuko da, arrisku digitalei eta Interneten elkar zaintzeko ardura partekatuari buruzko galderak, esperientziak eta ideiak partekatzeko. Bertzeak bertze, phishinga, kredentzialak lapurtzea, segurtasunik gabeko wifi sareak, ingeniaritza soziala eta malwarea jorratuko dituzte.