Bidezko Txokolatearen Ibilbidea ezagutzeko aukeraz gain, gaur txokolate dastaketa eta bisita gidatua eginen dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa

Alde batetik, erakusketa liburutegian ikusten ahal da, eta bertzetik, gaur txokolate dastaketa eta bisita gidatua izanen dira. Horrez gain, ortziralean bertze hitzordu bat antolatu dute. 

Azaroaren 20ra arte izanen da Bidezko Txokolatearen Ibilbideari buruzko erakusketa ikusteko aukera liburutegian. Baina bertzetik, bi ekitaldi berezi ere antolatu dituzte.

Gaur, azaroak 17, 17:00etan, txokolate dastaketa eta bisita gidatua eginen dituzte. Azaroaren 20an, berriz, ordu berean, haurrendako Kamishibai kontaketarekin gozatzeko eta txokolate magikoaren jostetan aritzeko aukera izanen dute sei eta hamabi urte bitarteko haurrek. 

Bidezko Txokolatearen Ibilbidea SETEM Nafarroak bultzatutako ekimena da, Proclade Yanapay eta Pueblos Hermanosekin eta bertze hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutakoa. Helburua kakaoaren ekoizpenaren eta bidezko merkataritzaren errealitatea ezagutaraztea da eta aurtengoa IX. edizioa. da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun