Doneztebeko futbol zelaia berriz erabilgarri izanen da, belarra aldatzeko lanak akitu ondotik

Ttipi-Ttapa

Doneztebeko Iñaki Indart futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak akitu dituzte eta igandean jokatuko dituzte lehen partidak.

Doneztebeko Iñaki Indart futbol zelaia berriz ere erabilgarri izanen da asteburu honetatik aitzinera, belarra aldatzeko lanak akitu ondotik. Lanen aurrekontua 257.839 eurokoa izan da eta OPSA enpresak (Obras y Pavimentos Especiales, SA) egin ditu, bi hilabetez. Jesus Armendariz izan da aparejadorea. Nafarroako Gobernuak 25.000 euroko dirulaguntza eman du.

Bi hilabetetan egin dituzte lanak eta 257.839 euroko aurrekontua zuten onartua 

Hain zuzen, hirugarren mailako denboraldi historikoko lehen partida jokatu zuen Doneztebe Futbol Taldeak etxean irailean eta 6-0 irabazi zuen gainera. Geroztik, talde nagusiak Doneztebetik kanpo jokatu ditu bere partidak bi hilabete hauetan, tartean “etxeko” partidak Elizondoko Giltxaurdin ere jokatuta. Talde nagusiak bezala, bertze futbol taldeek ere, erregionaletik hasi eta futbol-8an ari diren benjaminak arte, kanpoan jokatu behar izan dituzte partida guziak bi hilabeteotan.

Igandean, Doneztebeko zelai berrituan jokatuko dute Doneztebe Futbol Taldeko kadeteen eta jubenilen taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun