Feria egunerako ekitaldiak antolatu dituzte Doneztebeko Herrigunean

Ttipi-Ttapa

Bertzeak bertze, Fifi ta Fefa DJak gonbidatu dituzte. 

Udazkeneko feria eguna izanen da ortzirale honetan, azaroaren 13an, Donezteben, eta aurten ere, eguerditik aitzinerako egitaraua antolatu dute Herrigunean. Bertsoak, kontzertuak eta DJak izanen dira eguneko ordu ttikiak arte. 

Eguerdian ostatuko ateak irekiko dituzte, eta 18:00etan hasiko da antolatutako egitaraua bertso saio esperimentalarekin. 20:00etan, Opakua eta Arerio taldeek kontzertua eskainiko dute eta ondotik, Dj Merkatalabo, Fifi ta Fefa eta Latzeneko bordako DJak ariko dira. 

Edonor hurbiltzeko gonbita zabaldu dute antolatzaileek, «pertsona guztiak ongietorriak izanen dira, baina jarrera guztiak ez».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun