Errigoraren Auzolanean euskara sustraitik espaziora dokumentala Doneztebeko zine aretoan proiektatuko dute azaroaren 6an, ortziralea, 18:30ean. 2013an hasi eta ordutik auzolana, euskara eta lurra batzen dituen eta ehunka euskaltzale biltzen dituen Errigora proiektuaz arituko da, proiektuko kide, euskaltzale eta lehen sektoreko testigantza ezberdinak izanik protagonista.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.