Nahia Bertiz sunbildarra Lau eta Erdiko Txapelketatik kanpo utzi du Betegik

Ttipi-Ttapa

Irati Betegi nagusitu zaio Nahia Bertiz sunbildarrari Pasaian jokatutako lau eta erdiko txapelketako kanporaketan.

Emakume Master Cup zirkuituko Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa txapelketako elite mailako hirugarren kanporaketak jokatu zituzten larunbatean Pasaian. Nahia Bertiz sunbildarrak Irati Betegi zuen arerio eta agintzen hasi baldin bazen ere,amore eman behar izan zuen sunbildarrak, 22-15 galdu ondotik. Bertze kanporaketetan, Arrate Bergarak 22-19 irabazi zion Uxue Osesi eta joan den asteburuan Alize Sagardui goizuetarra kanporatu zuen Aizane Ibarrolak ez zion inolako aukerarik eman Andrea Capellan errioxarrari (22-9)

Hurrengo astean, Arrigorriagak hartuko ditu final zortzirenetako kanporaketak. Lau eta erdiko txapelketa nagusia bere unerik erabakigarrienera heltzen ari da eta hemendik aitzinera, tanto bakoitzak sekulako garrantzia hartuko du, espezialistarik onenak jokoan sartuko dira eta. Goiuri Zabaleta leitzarra hilaren 30ean sartuko da jokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun