Zubietan etxebizitzaren inguruan dituzten beharrak identifikatzeko lan saioa eginen dute azaroaren 6an

Ttipi-Ttapa

Zubietarrek etxebizitzaren inguruan dituzten beharrak identifikatzeko lan saioa eginen dute ostiral arratsaldean.

‘Pueblos Vivid herriak’ egitasmoaren barrenean eginen dute, ostiralean 18:00etan, udaletxean.

‘Pueblos Vivid herriak’ egitasmoaren barrenean, «zubietarrok etxebizitzaren inguruan ditugun beharrak identifikatzeko» lan saioa eginen dute azaroaren 6an, ostiralean 18:00etan hasita, Zubietako Udaletxean, Zubieta akzioan goiburupean. Herritarren beharretatik abiatuta, etorkizunerako lanean segitzea da Zubietako Udalaren asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun