'Informazioa eta desinformazioa' familientzako solasaldia eginen dute asteazkenean Donezteben

Ttipi-Ttapa

Informazioa eta desinformazioa. Zer sinetsi? Zer partekatu?. Izenburu hori duen solasaldia antolatu du Erreka Guraso Elkarteak. 

Azaroaren 4an, asteazkena, 17:00etan, eskolan eginen dute eta familiei bideratua izanen da. Komunikazio digital arduratsuan eta nortasun digitalean aditua den Diana Gonzalezek emanen du hitzaldia eta gaztelaniaz izanen da.

Joan nahi dutenek formulario bat bete beharko dute, lotura honetan sartuta. Formulario bakarra bete behar da familia edo talde bakoitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun