Loreontziak, kakorratz lanak edo gantxilloarekin egindako lanak, belarritakoak, larruarekin egindako eskulanak, eztia, kristala landuz egindako lanak, gozoak, zur lanak, zilarrarekin egindako eskulanak... paratuko dituzte postuetan. Eskualdeko ekoizleak ez ezik, Nafarroako bertze txokoetatik eta Gipuzkoatik etorritakoak izanen dira.
Karrika Nagusian bilduko dira, 10:00etatik 14:00etara.