[ARGAZKIAK] Laura Oteizak Gambiari buruzko hitzaldia eman du Sunbillan

Ttipi-Ttapa

Joan den larunbatean, urriaren 24an, Sunbillako Ulibeltzak Elkartean Afrikako Gambia herrialdeari buruzko hitzaldia izan zuten, Laura Oteiza Larretxearen eskutik. Bizkaian, Durangon eta orain Busturian bizi baldin bada ere, ama Sunbillakoa du Laura Oteizak eta lagun kuadrilla ere badu Sunbillan. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiete «zure esperientzia kontatzeagatik eta egin duzuen eta egiten ari zareten guztiarengatik. Ederra izan zen!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun