EITB-Euskal Pantailak Saria Santurtzine Zinemaldiak (Santurtziko Zine Jaialdia) urtero antolatzen duen kategoria berezi bat da, EITBk babestua. Sail honekin, Euskal Herrian ekoitzitako film labur zein proiektuei leiho bat eta babesa ematen zaie, euskal zinema goraipatzeko eta euskal egile hasiberriei ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Zorionak Ekaitz!