Larunbat honetan kantu bazkaria eginen dute eratsundarrek

Ttipi-Ttapa

Eratsungo pestetan hartutako irudia. Argazkia: Batix Ezeiza. 

Mahaiaren bueltan bilduta, berriz ere pestarako prest dira eratsundarrak. Aurten, aurreneko aldiz, kantu bazkaria antolatu dute Pelotazale Elkartean eta urriaren 24an, larunbat honetan, egin dute horretarako hitzordua.

Giroa alaitzeko, berriz, Angeliko akordeoilaria gonbidatu dute eta antolatzaileek adierazi dutenez, kantu bazkaria herritarrentzat izanen da.

Bestalde, aipatu behar da, 50 bazkide inguru dituela gaur egun Pelotazale Elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun