'Tratu onaren aroa' tailerra laugarrenez Donezteben larunbatean

Ttipi-Ttapa

Familiei zuzendutako tailerra Angiruko nesken eskutik larunbatean Donezteben.

Angiru psikomotrizitate zentroko neskek Tratu onaren aroa tailerra eskainiko dute laugarrenez Doneztebeko Osasun Zentroan, larunbat honetan, urriaren 24, 10:00etan. Bertan, haurren harremanak eta jolasteko nahiaren inguruan mintzatuko dira, horren gabezia ikusi edo sentitzen duten heldu eta familiei laguntza eta aholkuak eskainiz. 638 529 785 zenbakira deituz egin ahal izanen da izen ematea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun