Erreka Elkarteak bosgarrenez antolatu duen Bortz Kirol Txapelketako jardunaldia jokatu zuten larunbatean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta berdintasun handiko partidak izan dira orain ere.
B taldeko partidan, Urruñako Jon Muruagak 49-43 irabazi dio Azkaineko Joanes Iratzokiri, hiru modalitatetan irabazita (xaren 12-8, joko garbin 12-5 eta eskularruaz 12-6). Iratzoki, aldiz, paletan (10-12) eta eskuz 3-12) nagusitu da.
A taldeko partidan, azken markagailua oraindik estuagoa izan da eta Andoni Zabala oiartzuarrak 41-40 irabazi dio Garraldako Jon Barberenari. Halere, partidaz partidako emaitzetan ez da izan azken markagailuan izandako berdintasunik, xaren izan ezik (12-10 Zabalaren alde). Joko garbin (12-0) eta eskularruaz (12-6) ere oiartzuarra nagusitu zen eta paletaz (4-12) eta eskuz (1-12) Garraldakoa.