Etxebizitzak birgaitzeari buruzko bilera irekia eginen dute gaur Donezteben

Ttipi-Ttapa

Etxebizitzak birgaitzearen inguruan laguntza eta aholkuak emanez, herriz herri bilerak egiten ari dira. Gaur, asteazkena, urriak 14, Donezteben eginen dute. 

Herrigunean bilduko dira, 18:00etan, eta irisgarritasunaren, birgaitze energetikoaren, energia berriztagarrien, instalakuntza termikoen berrikuntzaren eta bertzelako kontuen inguruan mintzatuko dira. 

Doneztebeko Udalak, Nasuvinsarekin eta Elena taldearekin elkarlanean antolatu du hitzordua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun