Saioan elikadura burujabetzaren garrantzia eta eskualdeko udalen papera nabarmendu ziren, EHUko ikertzaileen zein hainbat udal ordezkariren eskutik. Horrekin batera, Bidasoa Elikadura proiektuak azken lau urteetan egindako bidea aztertu eta berritasun nagusi bat jakinarazi zen. Proiektuak Baztanera egin du jauzi, eta hortik aurrera eskualde mailako ikuspegia izanen du.
Jardunaldiari akabera emateko, Kalaska kooperatiba, Alegiko Sindikatua eta Bidaurretako nekazarien esperientzia kolektiboak bildu zituen mahai-ingurua egin zen, argi utziz elkarlana ezinbestekoa dela tokiko ekonomia eta elikadura eredu iraunkorrak sendotzeko.