Berdintasun handia izan da Bortz Kirol Txapelketako asteburuko jardunaldian

Ttipi-Ttapa

Igandeko Bortz Kirol jardunaldian aritu ziren lau pilotariak.

Doneztebeko Erreka Elkarteak bosgarrenez antolatu duen Bortz Kirol Txapelketa abian da eta igande honetan jokatu dute bigarren jardunaldia. Zehazki, A taldeko bigarren jardunaldiko eta B taldeko lehen jardunaldiko partidak jokatu dituzte eta berdintasun handia izan da bietan ere.

B taldeko lehen jardunaldian, Azkaineko Xan Karrikaburuk 56-50 irabazi dio Andoni Zabala oiartzuarrari eta A taldeko bigarren jardunaldian, Baionako Eneko Zanponik 52-48 irabazi dio Urruñako Jon Muruagari

B taldeko partidan, Azkaineko Xan Karrikaburuk 56-50 irabazi dio Andoni Zabala oiartzuarrari eta xaren izan ezik, bertze lau modalitatetan berdintasun handia izan da. Xaren 12-6 irabazi dio Karrikaburuk Zabalari, joko garbin 12-10 eta paletaz nahiz eskuz, tanto bakarreko aldearekin irabazi dio azkaindarrak oiartzuarrari (12-11). Eskularruarekin lortu du garaipen bakarra Zabalak (12-8).

A taldeko partidan, Baionako Eneko Zanponik 52-48 irabazi dio Urruñako Jon Muruagari, nahiz eta bortz modalitatetik hirutan nagusitu den Muruaga. Hori bai, irabazi dituen bi modalitatetan (xare eta eskularrua, alde handiagoa lortu du Zamponik, 12-7 eta 12-5, hurrenez hurren). Honela, Muruagak joko garbin (12-10), paletaz (12-8) eta eskuz (12-10) irabazi arren, Zanponik eskuratu du garaipena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun