Bortz Kirol Txapelketako lehen jardunaldia izan zen larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa

Bortz modalitate ezberdinetan indar guztiak jokalariek. 

Bortz Kirol Txapelketaren bosgarren edizioko lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean, urriak 4, Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, 16:00etan. Aritz Carballoren azken orduko lesioaren ondorioz, ordutegiak aldatu behar izan zituzten, eta partidak beste modu batera banatu eta jokatu ziren. Eneko Zanponi eta Julen Iriartek izan ziren garaipena eskuratu zutenak.

Lehenengo partidan, Eneko Zanponik 51-32 irabazi zion Ellande Daguerre-ri. Zanponi nagusi izan zen xarean, joko garbian, eskularruan eta paletan. Daguerrek, berriz, eskuko modalitatean lortu zuen garaipena.

Bigarrenean berriz, Julen Iriartek 55-37 garaitu zuen partida Jon Muruagaren aurka. Iriartek xarean, eskularruan, paletan eta eskuan lortu zituen puntuak; Muruaga, aldiz, joko garbian izan zen nagusi.

Honela gelditu ziren lehen jardunaldiko bortz modalitateetan jokatutako partidak:

  Xare Joko garbi Eskularrua Paleta Eskua Guztira
Eneko Zanponi 12 12 12 12 3 51
Ellande Daguerre 9 1 1 9 12 32
Julen Iriarte 12 7 12 12 12 55
Jon Muruaga 5 12 8 7 5 37

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun