Parte hartzaileek zurgintzako hainbat teknika eta prozedura ikasteko aukera izan dute, eta ikasitakoa praktikan paratzeko, hainbat lan eta proiektu ere egin dituzte Legasan, Zubietan, Donamarian, Donezteben, Beintza-Labaienen eta Sunbillan. Egindako lan batzuen erakusle dira argazkiak. Bertzeak bertze, Doneztebeko Herriko Ostatuan egindako obra, Donamariarako sortutako eskailera eta Zubietako berritutako bankuak ageri dira.
Malerrekako Mankomunitateak eskerrak eman nahi izan dizkie hamar parte hartzaileei, «egindako lanagatik, konpromisoagatik eta hilabete hauetan erakutsitako jarreragatik». Horrekin batera, «tailerra egiteko parte hartu duten pertsona eta eragileei ere» eskerrak eman nahi izan dizkie, «tartean, Nafar Lansareri [Nafarroako Enplegu Zerbitzua] eta CNAIri [Nafarroako Ikaskuntza Integraleko Zentroa]».

