Kontaketa eta tailerra izanen da eta arratsaldean, 17:00etan izanen da Doneztebeko liburutegian. Apuntatzeko 948 45 09 09ra deitu behar da.
Haurrei eta nerabeei begira
Nahi ez den bakardadeari buruzko saioa izanen da. Gaia adinekoekin lotzen bada ere, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programan haurtzaroari eta nerabezaroari erreparatu nahi izan diote: «Agian, adin horietan, eskolara edo institutura doazelako, eta beraz, beti pertsona aunitzekin daudelako bakarrik, ezin dute bakardadea sentitu». Baina gaineratu dutenez, «bizipen hori eragin dezaketen egoera aunitz daude: taldekoekin konparatuz, bertze gustuak eta ideiak izatea, afektiboki lotura handiena duten pertsonen absentzia sentitzea (adibidez, guraso absenteak), haiengan zerbait desberdina dagoela sentitzea, hizkuntzaren oztopoa, ingurua berriz berreraikitzea leku berri batera ailegatzen direnean (herrialdea, hiria, ikastetxea edo institutua), erreferente diren pertsonak galtzea, deserrotzea, jatorriari, itxurari eta abarri buruz aitzinetik pentsatutako ideiei aurre egitea, ulertzen ez dituztenak».