Ipuin kontaketa musikatua izanen dute larunbat honetan Donamarian

Ttipi-Ttapa

Ainara Unanua eta Jon Zubiagarekin izanen da ipuin kontaketa musikatua. 

Ainara Unanuaren eta Jon Zubiagaren eskutik, lau urtetik goitiko haurrendako ipuin kontaketa musikatua izanen dute larunbat honetan, irailaren 26an, Donamarian. Ametsak begi bistan du izena. 

Donamariako Udalak antolatu du hitzordua eta 18:00etan hasiko da erabilera anitzeko gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun