Familiei zuzendutako 'Tratu onaren aroa' tailerra irailaren 26an Donezteben

Ttipi-Ttapa

Haurren jeloskortasuna, nondik datorren eta zer egin behar den jakiteko larunbatean zita Donezteben.

Tratu onaren aroa deituriko tailerra eginen da larunbat honetan, irailak 26, Doneztebeko Osasun Etxean, 10:00etatik 11:30era bitarte. Angiru Psikomotrizitatekoek gidatuko dute saioa, anai-arreben jeloskortasunaz, jarrera horren atzean dagoenaz eta guraso bezala egin beharrekoen inguruan mintzatuz. 

Tailerrean lekua hartzeko 638 529 785 zenbakira idatzi beharko da larunbata baino lehen. Familiei bideratutako tailer hau Malerrekako Mankomunitateak, Tratu On-ek, Osasunbideak eta Askin Haur Eskolak antolatu dute elkarlanean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun