'Ernatu' dinamika ezagutzeko aukera emanen du UEMAk bihar Donezteben

Ttipi-Ttapa

Malerrekan 'Ernatu' dinamikaren hitzaldia bihar.

Bihar, irailaren 22a, 19:00etan, Doneztebeko Gabaraialden egin du zita Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Ernatu dinamika herritarren eta ingurukoen artean ezagutarazteko. Parte hartzea jende guziari irekia da eta Jaione Dorai, UEMAko teknikaria, izanen da solas eginen duena. Euskaren egoeraz mintzatuko da Dorai, eta etorkizunera begira euskararen erabilpena nola aurreikusten den, eta, batez ere, nola sustatu euskararekiko konpromisoa herri euskaldunetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun