Xorrotx eta fin

Ernatu eta Kultur Zarea hizpide

Xorroxin irratia

Kultur Zarea Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren ekimena da. Oumayma El Ouardani Uma izan da Kultur Zarea bideo bildumaren 13. ataleko protagonista. Uma muralgilea da eta haren lanaz aritu da, eta bidez batez, Malerrekako zenbait herritan margotu dituen muralak erakutsi ditu. 
Bertzetik, Bortzirietan aurkeztu zen duela bi aste. Gaur Baztanen eta bihar Malerrekan. Esnatu ekimenaren berri izanen da bihar Donezteben.
UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egin dute Doneztebeko, Iturengo eta Donamariako udalek eta euskararen egoeraz eta etorkizunaz solastatzeko hitzaldia antolatu dute biharko. Malerrekako euskara teknikaria den Kristina Urrutia Apezetxearekin egon gara.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun