Elikaduraren gai zabalaz mintzatu eta hausnartzeko aukera urriaren 3an Donezteben

Ttipi-Ttapa

Egunerokoan nola elikatzen garen eta nola egin behar dugun hausnartzeko zita.

Baztan-Bidasoa eskualdean tokiko elikadura sistema indartzeko asmoz eta eskualde mailako hausnarketa bat garatzeko, jardunaldiak antolatu dira urriaren 3an, larunbata, Donezteben. Elikaduraren gaiaz mintzatu eta hau lantzeko 9:30etik 13:30era elkartuko dira tokiko erakunde, eragile eta norbanakoak Galbaraialde eraikinean (Leitzako bidea, 5. Doneztebe). Izen emateko azken eguna urriaren 1a izanen da eta labur.eus/elikadurajardunaldiak -en bidez gauzatu beharko da.

Egitaraua bi zatitan banatuko da tartean bertako produktuekin egindako hamaiketakoa eskainiz.

  • 1. zatia: Solasaldiak
    • Erronka globalen aurrean Tokiko elikadura sarea ehuntzen.
      • Mirene Begiristain Zubillaga. Ekonomialaria. UPV/EHUko irakaslea eta agroekologian ikertzailea. Biolurreko koordinazio taldeko kidea.
    • Nola eragin udaletatik? Tokiko elikadura politikak.
      • Lorea Lizarreta Insausti. Baztango udaleko Landa garapeneko eta tokiko ekonomiako zinegotzia.
    • Oiartzun Burujabe egitasmoko elikadura mahaia.
      • Ibon Mitxelena Fernandez. Oiartzungo burujabetza eta ekonomia sozialeko zinegotzia.

Hamaiketakoa bertako produktuekin

  • 2. zatia: Mahai-ingurua.
    • Elikadura arloko ekimen zehatzak: ekoizpenetik kontsumora.

Euskaraz ekinen da egitarauari baina itzulpena izanen da. Edozein informazio edo zalantza bidasoa-elikadura@cederna.es -ekin kontaktuan jarriz eskuratu edo lortu ahal izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun