Xanti Uterga eta Koteto Ezkurra III.a izanen dira arduradunak aurten
Erremontean hasi nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak Xanti Utergarekin jarri behar du harremanean (627 73 34 17).
Erreka Erremonte Eskolaren arduradun izanen dira aurten gaur egun erremontista profesionalak diren Xanti Uterga eta Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak. Denboraldia abiatzeko, irailaren 18an, ortziralean, bilera bat eginen dute Donezteko Ezkurra frontoian, haur eta gurasoekin. Ortziralean 17:00etan hitzanen dute hitzordua ttikienekin (14 urte bitarte) eta 17:30ean helduenekin (14 urtetik goitikoak).
Erremontean hasi nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak Xanti Utergarekin jarri behar du harremanean (627 73 34 17).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.