Eneit Bertiz sunbildarra nagusitu da Valdizarbe Xtrem probako ibilbide luzean

Ttipi-Ttapa

Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra nagusitu zen larunbatean Garesen, Valdizarbe Xtrem probako ibilbide luzean.

Valdizarbe Xtrem mendi bizikleta proba egin zuten Garesen larunbatean, irailaren 12an, eta bertan Eneit Bertiz Apezetxea txirrindulari sunbildarra izan zen garaile. Bi ibilbide izan zituzten aukeran parte hartzaileek eta Bertiz 60 kilometro luze eta 1.800 metroko desnibela zuen proba luzean nagusitu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun