Euskal Herriko motozaleez gain, Herrialde Katalanetatik eta Galiziatik etorritakoak bildu ziren asteburuan Donezteben, baita Espainiako hainbat tokitakoak ere: Andaluzia, Errioxa, Zaragoza, Huesca, Avila, Murtzia, Ciudad Real, Albacete, Almeria... Ekitaldi saila izan zituzten ortziraletik igandera. Hamaikagarren edizioa izan da aurtengoa eta akituta, «denak pozik, datorren urtera arte». Halaxe adierazi du Basurde Peñak.