Goiz partean, eguerdi bitarteraino ikuskizun polita eskaini zuten Plaza Zaharrak Bizirik-ekoek, pilota, bertsoa eta trikitixa uztartuz Labaiengo plazan. Arratsaldean, berriz, emanaldi bikaina egin zuten Beintzan, Mikel eta Esti Markezek, Beñat Mitxelenak eta Uxue Ibarrak, Anjel Mariezkurrenaren gidaritzapean. Eliza leporaino bete zen eta bertaratutakoek ederki gozatzeko aukera izan zuten. Horiekin batera, Zubietako talogileek egindako talo goxoez gozatzeko modua izan zen egun guztian.