'Ernatu' dinamika aurkezteko solasaldia eginen dute irailaren 22an Donezteben

Ttipi-Ttapa

'Esnatu' dinamikaren aurkezpenean ateratako argazkia.

UEMAren Esnatu dinamikarekin bat egin dute Doneztebeko, Iturengo eta Donamariako udalek eta euskararen egoeraz eta etorkizunaz solastatzeko hitzaldia antolatu dute. 

Erna gaitezen, gure hizkuntza har dezan arnas lelotik abiatuta antolatu dute solasaldia. Euskaran egoera eta etorkizuna hartuko dituzte hizpide, baita «gure herrietan egoera indartzeko egin dezakegunaz» ere. Hitzaldia irailaren 22an Doneztebeko Gabaraialden eginen dute, eta 19:00etan hasiko da. Hitzaldia irekia izanen dela aitzindu dute eta Jaione Dorai UEMAko teknikaria izanen da hizlaria. 

UEMAk edo Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 2026ko udaberrian abiarazitako ekimena da Esnatu. UEMAren arabera, «gaur egun bezala segituz gero, eremu euskaldunenean ere euskarak gibelera eginen duela diote ikerketek, eta horri erantzuteko eta egoera iraultzeko arduratik sortutako ekimena da, hainbat eragileren laguntzarekin. Azken batean, zera bilatzen da ekimen honekin: era guztietako eragileak ahalduntzea eta eremu euskaldunek bizirik iraun dezaten haien konpromisoak sustatzea».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun