Basurde Peña motozaleen topaketa asteburu honetan eginen dute Donezteben

Ttipi-Ttapa

Ortziraletik larunbatera, hainbat hitzordu prestatu ditu Basurde Peñak. Motozaleen Doneztebeko hitzordu honen hamaikagarren edizioa izanen da. 

Irailak 11, ortziralea

21:30ean, afaria eginen dute eta 23:30etik aitzinera, musika izanen dute Drako DJarekin.

Irailak 12, larunbata

11:00etan, motoan buelta bat emateko geldituko dira eta 14:30ean, zikiro jatea eginen dute. Arratsaldean, 17:00etan hasita, jokoak eginen dituzte eta 19:00etan, musika izanen dute Apaga y Vamonos taldearekin. Arratsean, 22:00etatik aitzinera, bokata jatea eginen dute eta 23:30ean bingoan ariko dira. Horrez gain, Drako DJarekin musika izanen dute.

Irailak 13, igandea

11:00etan hamaiketakoa eginen dute eta segidan, sari banaketa. Akitzeko, agurra eginen dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun