Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Beroari neurria hartuta, ederki ospatu dituzte oiztarrek bestak

Ttipi-Ttapa

Dantza, musika, otorduak, mus txapelketa, haurrendako jokoak eta puzgarriak, herri kirol saioa... Haur, gazte nahiz helduek izan dute asteburuan Oizko bestetan gozatzeko aukera eta giro ederrean ibili dira. Gaur deskantsu hartu dute, eta bihar akituko dituzte bestak.

Argazkiak eta bideoa: Rakel Ariztegi. 

Mikel Mikelarena laxoako pilotariak botatako txupinazoarekin hasi zituzten oiztarrek bestak, eta asteburuan, klase aunitzetako ekitaldiak izan dira. Baina bada horien artean zerbait aipatzeko modukoa. Jende aunitz bildu zen mus txapelketan, eta horien artean, sei urte bertzerik ez dituen Oizko Xabat. Aitarekin bikotea osatuz, maila ederra eman zuen eta final laurdenetara ailegatu zen. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun