Azpirozek errazegi menperatu du Juanenea buruz buruko erremonte txapelketako partidan

Ttipi-Ttapa

Azpirozek 15 tantotan utzi zuen Juanenea buruz buruko erremonte txapelketako jardunaldian.

Uitziko Xabier Azpirozek hamabortz tantotan utzi zuen larunbatean Galarretan Aritz Juanenea saldiastarra eta buruz buruko erremonte txapelketako sailkapena hankaz goiti jarri zuen. Bina partida jokatuta, Uitzikoa dago sailkapen buruan, bi partidak irabazita (8 puntu) eta guttienez finalerdietan izanen dela segurtatu du.

Uitzikoa dago sailkapen buruan, bi partidak irabazita, erremontista guziek azken partida falta dutela

Partida bana irabazita daude Barrenetxea IV.a eta Juanenea, baina Hernanikoak sei puntu ditu eta Saldiaskoak hiru bertzerik ez (larunbateko markagailuarekin puntu negatibo bat izan zuen). Ezkurra II.ak orain arteko bi partidak galdu ditu eta puntu bakarra du, baina Azpirozen kontrako azken partida irabazi eta Juaneneak Barrenetxearen kontra galduko balu, finalerdietan sartuko litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun