Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Pesta giro ederrean ibili dira asteburuan Eratsunen

Ttipi-Ttapa

Asteburu ederra eta mugitua izan dute Eratsunen, eta esplikazio gehiegirik eman gabe, Batix Ezeizaren irudi eder hauek dira pestetan izan duten giroaren lekuko argiak. 

Gaur deskantsu hartuta, bihar izanen dute azken eguna Eratsungo pestetan. 10:00etan diana izanen dute txistulariekin eta 11:30ean meza. 12:30ean Mikel Lasartek zur lanketa erakustaldia eginen du eta 13:00etan luntxa eginda borobilduko dituzte pestak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun