MELANIE TELLETXEA

«Beti izan gara lagunez osatutako taldea»

Ttipi-Ttapa

Melanie Telletxea, eskubaloi talde nagusiko atezaina eta alebin mailako neska-mutikoen entrenatzailea da.

Melanie Telletxea, eskubaloi atezaina eta entrenatzailea

Eskubaloi talde nagusiaren atezain ez ezin, ttikiendako entrenatzaile moduan aritu da bortz urtez Melanie Telletxea, alebin misto mailan. «Lan polita da jokalarien lehenengo pausoetan laguntzea, baina zaila ere aldi berean». Erreka «doneztebar guztiondako herriko kluba eta sentimendu berezi bat sortzen diguna da», aipatu du. «Ikusi beharra dago nola gozatzen duen herriko jendeak, denak urdinez apainduak, kiroldegia beteta, eta ni jokalari moduan, harro gure jendeaz, gure herriaz

Telletxearen erranetan, «beti izan da garrantzitsua Erreka Malerrekan, beti izan gara lagunez osatutako talde bat. Azken urtetakoa ikusgarria izaten ari da eta jendea gero eta gehiago animatzen ari da, kiroldegian ez gara sartzen, ezta plazan ere. Horrela segituz gero kiroldegi berria beharko dugu».

Pasadizo bat ere badu buruan gordea: «Kadete nintzenean, arratsalde berean kadeteekin entrenatu nuen, gero seniorrekin eta bukatzeko senior mutilekin ere, eta etxean nire ama kezkatua, buruari emanda, zer ote nenbilen kanpoan, nobioren batekin edo zer eta ni, azken finean, egun guzia entrenatzen. Kiroldegira joan zen egia ote zen ikustera, eta han Txomin Mindegia handia topatu zuen, eta hark, egun guzia entrenatzen ibiltzen nintzela baieztatu zion».

Etorkizunari dagokionez Errekak goiti eginen duela uste du, «nire ustetan eskubaloiaren gorakadarekin jende gehiago animatuko du. Espero dut talde guziek aitzinera egitea, eta batez ere emakume gehiago aritzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun