Erreka «niretzat guztia da. Ttikitatik jokatzen genuen kuadrillakoek. Orain, boom batean dago taldea, arras gaizki ohitu gaituzte, baina lohietan ere ibili ginen gure denboran, taldea ezin osatuz… halere, gustura egiten genuen». Mendi taldean, krosean… ere laguntzen du, «denok ezagutzen dugu elkar eta beti prest gaude eskua botatzeko». Orain, alabaren garaipenekin gozatzen du: «Harro nago, duela pare bat urte atera zuten taldea eta liga eta kopa irabazi dute aurten, barbaridade bat iruditzen zait, izugarria!». Apezetxearen ustez, emaitza guzi hauen gibelean «lan handia dago, orain seriotasun handiagoa da, jende aunitz lanean. Eta lanerako prest dagoen jendea dagoen bitartean, Errekak segida izanen du, edozein kiroletan eta edozein kategoriatan dela ere».