Urte hauetan dantzari aunitz pasa dira taldetik. Gaur egun, taldean 20 bat dantzari daude. «Hasiera batean San Pedro egunean eta eguberritan dantzatzen genuen. Baina urteekin bertze hainbat ekitalditan ere parte hartu dugu: Errekako egunean, Malerrekako egunean, inguruko herritako bestetan, Iruñea kantuz ekimenean Iruñeko Baluarten, Donostiako Kursaalen, Bilboko Euskaldunan, Nafarroa Oinez… esperientzia politak denak». Helduen euskal dantza ikastaroa ere antolatzen dute, «ikastaro irekiak dira edonork parte hartzeko aukera duena». Dantza taldeaz gain, eskubaloian aritua da. «Erreka beti elkarlanean aritu den taldea da, giro politean herrirako hainbat ekitaldi antolatzen dituena», aipatu du akitzeko.