Orain, lehendakari izateaz gain, pilota atalaren ardura ere bere gain du orain, «denetik pixka bat egin dugu». Erreka elkartea «sozializatzeko eta harremanak egiteko balio duen zerbait» dela uste du. Etorkizunera begira baikor da Legarra, «urtetik urtera goiti doaie, sekzio berriak, jende gehiago… hor gaudenok segitzeko ideiarekin gaude. Kirol arloan ez dugu helburu zehatzik jartzen eta horrek presioa kentzen digu». Honela, mutilen eskubaloi taldeak lehen aldiz maila nazionalean jokatuko duen denboraldi honetan «gozatzea da asmoa, ez genuen uste inoiz kategoria horretan egonen zenik Erreka, aukera suertatu da, probextuko da eta bizituko dugu eta sari bat bezala hartzen dugu. Gozatu dezatela esperientzia, ea gero zer pasatzen den, burua galdu gabe».