Bestak 2026

Ostiral honetatik aurrera pesta giroan ibiliko dira eratsundarrak

Ttipi-Ttapa

Giro ederra espero da aurtengo Eratsungo bestetako.

Eratsundarrak ere prest dira pestak ospatzeko. Intentzio horrekin antolatu dituzte lau egunez ekitaldiak. Ostiral honetan, irailaren 4an, hasiko dituzte pestak, eta astelehenean atseden hartu ondotik, asteartean borobilduko dituzte. Tarte horretan, ez da ekitaldirik faltako: musika, kirol hitzorduak, otorduak, erakusketak, umeentzat jolasak...

  • Irailak 4, ostirala
    • 15:00etan mus txapelketa.
    • 18:00etan ZtandaP bakarrizketa Mirari Martiarenaren eta Idoia Torrealdairen eskutik.
    • 19:30ean batukada.
    • 21:30ean afaria Trikitxotx-en eskutik.
    • 00:00etatik 05:00etara DJ J&Jrekin musika.
  •  Irailak 5, larunbata
    • 11:30ean Plaza Zaharrak Bizirik-en saioa: trikitilariak, pilotariak eta bertsolariak.
    • 14:00etan herri bazkaria (Euskal parrillaren eskutik).
    • 17:30ean Chuchin Ibañezen emanaldia. Arratsaldez, urezko zezena.
    • 20:00etatik 21:30era Beñat Mitxelena.
    • 21:30ean afaria (Euskal Parrillaren eskutik).
    • Gauez, DJ Alkaperekin musika.
  • Irailak 6, igandea
    • 11:00etatik 14:00etara umeen jolasak.
    • 11:00etan kotxe klasikoen erakusketa.
    • 14:00etan paella jatea.
    • 17:00etan aizkora eta arpana saioa: Nerea Sorondo eta Bea Tanco, Xuban Kañamares-Hodei Ezpeleta, Joxean Etxeberria-Oier Kañamares.
    • 19:00etan Jaione Olazabal eta familiaren musika emanaldia.
    • Arratsaldez Zubietako taloak jateko aukera.
    • Ilunabarrean, Zubietako joaldunak.
  • Irailak 8, asteartea
    • 10:00etan diana txistulariekin.
    • 11:30ean meza.
    • 12:30ean Mikel Lasarten eskutik zur lanketa erakusketa.
    • 13:00etan luntxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun